top of page

Kontaktua: Axun eta Jose Ignacio.

- Tfnoa: 943 691 264

Lete Jauregui Etxea Alkiza udalerriaren hirigunean dago, San Martin elizatik 100 m-ra. Etxe noble armarriduna da, eta ondare historiko gisa hartu da. 1600. urtea baino lehenago eraiki zen, nahiz eta haren inguruan kontserbatzen diren dokumentuak data horretatik aurrerakoak diren. Berriztatu egin dute. Lau solairu ditu. Behe solairua korta bat da. Familia lehenengo solairuan bizi da eta ostalariek bigarren solairuko egongela zabal telebistaduna eta liburutegia erabili ahal dituzte. Altzari guztiak antzinakoak dira, eta horrek museo itxura bat ematen dio etxeari.

 

Lete baserrian nekazaritza eta abeltzaintza ustiapena dago (behiak, ahuntzak, oiloak,...) eta sagardoa eskuz egiten da, bertako sagarrondoetako fruituak erabiliz. Baserriko produktuak (babarrunak, sagardoa, barazkiak...) ere saltzen dira.

 

Alkizan pilotalekua, haurrentzako parkea, XIII. mendeko San Martin eliza gotikoa eta bista panoramikoko begiratokia daude.

 

Herrian bi jatetxe-erretegi daude. Han baserriko produktuez egindako plater tipikoak dastatu ahal ditugu.

 

Herritik Ernio mendi ezagunera abiatzen da, herria mendi horren hegalean baitago kokatua. Ibiltzeko bide asko daude.

bottom of page