top of page

Gure inguruan bisitatzeko lekuak

 

ALKIZA:

Alkiza Ernio mendi mitikoaren hegalean dago. Ikustekoa da San Martin eliza gotikoa. 1300. urtetik aurrekoa da eta duela gutxia berriztatu da. Herriko plazan dago eta handik pasatzen zen Santiagoko Bidearen adar bat. Handik hurbil eskola-aterpetxe bat dago. Elizaren ondoan begiratoki bat dago, bista panoramiko ikusgarriak daude, ondoan frontoi bat eta rokodromo bat daude. Herrian taberna-jatetxea dago, Ostatu jatetxea. Herrigunetik gertu bi sarrera dituen leize bat dago. Horma batean, 10m-ko zabalerako, 5m-ko garaierako eta 50 m-ko sakoneako galeria fosil bat dauka, estalaktitak eta estalagmitak dituena. Bertan espaleologia praktikatu ahal da. Ernio median seinaleztatutako eta bitxikeriaz jositako ibilbideetatik ibil daiteke. Kotxea Alkizako plazan utzi eta bertatik igotzen da oinez. Udalerrian onddo eta perretxiko ugari izaten dira. Zaindarien jaiak irailaren 8an izaten dira (Koruko Ama). San Martin (azaroaren 11) ere ospatzen da, txerri-hilketa tradizionalarekin. (www.alkiza.net)

INAUTERIAK:

Tolosa izenak mota guztietako mugak zeharkatu ditu bere inauteria dela-eta; inauteria duela bi mende sortu zen, eta mota guztietako debekuak izan arren, iraun egin du. Sei egunez herri osoa gelditzen da eta irudimena eta ausardia lagun dituela, mozorrotu eta kalean bizitzen du inauteria zarata eta alaitasun handiz.

TURISMO BULEGOA: 

Turismo bulego bat dago Tolosako Santa Maria plazan. Informazio guztia: (www.tolosaldea.net)

ARTISAUTZA: 

Euskal Herriko oroigarriak erosi ahal dira. Horretarako deitu Iñaki Gorostidiri: 943692264 (Aduna).

GORROTXATEGI GOZOGINTZA MUSEOA:

 tresna-bilduma interesgarri bat dago. XVI. mendekoak diren piezak eta elektrizitatzea energia-iturria duten piezak ere ikus daitezke. (www.gorrotxategi.com)


GASTRONOMIA:

 

BABARRUNAK: 

Udazkenean eta neguan oso tipikoa da Tolosaldeko herri askotan hazten diren babarrunak jatea. Eskualdeko jatetxe askotan jan ahal dira. Babarrunaren jaia azaroan egiten da, eta lekazia onenak eta sukaldari ospetsuak elkartzen ditu. Babarrun-pintxo lehiaketa. Oholtza: pintxo irabazleen aurkezpena Azoka berezia, babarun dastaketa, ekoizle lehiaketa, lakari enkantea. Triangeluaren plaza: lehiaketa gastronomikoa eta babarrun-jate herrikoia (www.alubiasdetolosa.com)

ARTZAIN GAZTA: 

Martintxiki (Tolosa) Tel: 943 654 641 eta Arreta (Beizama) Tel: 943 815 951. Triangeluaren plaza: lehiaketa gastronomikoa eta babarrun-jate herrikoia.

SAGARDO NATURALA:

Lete nekazalturismoak sagardo naturala egiten du bertako sagarrekin eta bere kontsumorako. Kupelak... eta abar ikus daitezke.

JATETXEAK ALKIZAN:

Babarrun-jateak denboraldian: Ostatu: 943691836

Kokapena

 

bottom of page